XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herkulanik, hura ikusi eta honela garraizia egin zinan: Ongi diakusanat andre, zergatik, lehentxoago, etorri ginenean, zabaltzen hainbat tardatu huen!.

Baina hau pagatzen ez baderaukan, ez dinat inoiz neure atseginik gozatuko!.

Andreak, hau entzun zuela, bere kulpa ezin uka zezakeela ikusirik, batere aitzakiarik gabe jaikirik, nora ez diakusat ihes egin zinan.

Herkulano, andrea itzuri zitzaikala ohartu gabe, usin-gileari jalgi zedila erran ziraukonan behin eta berriro, baina besteak, gehiago aguantatu ezin baitzukeen, ezer ez ziraukonan Herkulanori erantzun, eta honek, orduan, oinetatik tiraka, kanpora erakarri zinan, eta hura hiltzeko ganibet baten bila laster egin zinan.

Justiziakoak etorriko zirenean zer kalte neuri ere etorriko zitzaitala beldurrez, zutitu egin nindunan, eta hil zezala edo batere zauririk egin ziezola ez niraukonan permititu, baina deiadar egin ninan, eta urrikari hura defenditu ninan.

Bien bitartean, hauzoak etorri zitunan, eta gazte kolpatua harturik, ez diakinat nora eraman zinaten.

Gertakari guzti honek gure afaria hondatu zinaten, jan eta dastatu ere egin ez duguna.

Gauza hauk entzun zituenena, hala jakin zuen andreak beste zenbait dama bera bezain zuhur, bazirela, nahiz eta noizean behin inor behaztopatzen baldin bazun, eta gogara defendituko zuen bere hitz ederrez Herkulanoren emaztea; baina besteak maiseatzen baldin bazituen bere ongira etorriko zela oharturik, honela hasi zen mintzatzen: Halaxe da mundua! Andre horren santutasuna ez da laudatzekoa!.